Piriniotako erromatar galtzadan auzolana

Arkeologia

Asteartea, 2015eko urriaren 6a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

2011. urtez geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta MOLAk (Museum of London Archaeology) hainbat indusketa arkeologiko egiten dihardute zonaldean, Luzaide, Orreaga, Auritz, Erroibar, Aurtitzberri, Artzibar, Agoitz eta Ekai udalerrien kolaborazio estuarekin. Lan hauen berri eta partaide izatearren, bertako bizilagun zein Aranzadiko bazkideei auzolan proposamena luzatu nahi da, galtzada txukuntzeko batik bat, tartean Aranzadiko ikerlarien azalpenak jasotzeko aukera eskaintzen delarik. Gainera, aurtengo kanpainan burutu diren zundaketak ikusteko aukera izango da.

EGITARAUA

Urriak 10, larunbata

10:00 – 14:00. Auzolanaren hasiera eta Nagore herritik abiapuntua (udaletxearen ondoan geldituko gara). Parte hartzaileek laneko eskularruak, arropa erosoa eta landaredia garbitzeko erreminta (aitzurra, aihotza, ) eramatea gomendatzen da.

14:30. Bazkaria Nagoren, bakoitzak bere ogitartekoa ekarriko du eta edariak eskainiko dira. Bazkal orduan arkeologoek hitzaldia emango dute.

JARDUNALDI IREKIAREN ORDUTEGIA

Urriak 11, igandea

10.30. Abiapuntua Nagore herrian, Udaletxe ondoan. Bisita 13:00 arte iraungo du. Bakoitza bere kotxean joan beharko da eta arropa erosoa ekartzea gomendatzen da. Irteeran kaltzada zatiak bisitatuko dira, Artzeko aztarnategia, Auritzberri - Espinal kontzejuan ikusgai dauden miliarioak eta Zaldua eta Otegi herrietan egin diren zundaketa arkeologikoak ere ikusi ahal izango dira.

OHARRA

Auzolanean parte hartu nahi duen edonork Aranzadi Zientzia Elkartera deitu beharko du eta bere izena eta NAN zenbakia eman beharko du. 943466142 edo email honetara mezu bat bidali: idazkaritza@aranzadi.eus. Honela, istripu aseguru bat egingo zaie parte hartzaile guztiei.

Aranzadiko irteera, ekintza eta bisita guztiekin egiten den bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteak ez du erantzungo gerta daitezkeen arazoei, Elkarteak jartzen dituen antolakuntza prozedimenduaz kanpo gelditzen Badira.