Polinizarte: Marraztu ezagutzeko

27
iraila 2025
Larunbata

Ordua

12:00

Tokia

Ataria (Gasteiz)

Salneurria

Hizlariak: Beatriz Díaz, Alberto De Castro eta Maddi Astigarraga - Aranzadi Zientzia Elkartea

Marraztu ezagutzeko, ezagutu zaintzeko!

Jarduera aurkezpen batekin hasiko dugu eta ilustrazio tailerrarekin osatuko dugu.

Polinizatzaileak... hain ezagunak... hain ahaztuak. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nolakoa den erle baten egunerokotasuna? Zer arazo izan ditzake loreetako euli batek?

Gure bizimoduak arazo asko sortzen dizkie intsektu horiei: kimikoak, argi-kutsadura, klima-aldaketa, lore-eremuen desagerpena...

Eta ironikoki horrek eragina du gure bizimoduan! Jakin nahi duzu nola?

15 urtetik beherakoek izena ematen duen heldu batekin joan behar dute