Putzu sarea egiteko auzolana eta tailer didaktikoak Ulian

Herpetologia

Asteazkena, 2015eko azaroaren 11a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Azken urte honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Donostiako Udaletxearen laguntzarekin, putzu sare bat eraikitzen ibili da. Orain arte hiru putzu berri egin direlarik Ulia mendebaldean, baina putzu sare bat egitea da elkarte hauen helburua. Horregatik, hurrengo larunbatean (azaroak 14, 10:00etan) Uliako Interpretazio Zentro inguruan putzu sare bat eraikitzea aurreikusi da. Honez gain, jardunaldiari karaktere didaktikoa emateko umeentzat zuzendua egongo den anfibioei buruzko tailer bat egingo da.


Jardunaldia Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak antolatu dute eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa Foru Aldundia, Bioaniztasunaren Fundazioa eta Decathlonen laguntzarekin antolatu da. Bertan parte hartu nahi duten guztiek 943466142 telefonoan eman behar dute izena edo e-maila bat bidali: idazkaritza@aranzadi.eus.


INFORMAZIOA