Riojavenatrix lacustris espinosauroa, Errioxan deskribatutako lehen dinosauroa
Astelehena, 2024eko otsailaren 19a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 1 minutu
Errioxa, batez ere, bere ardoengatik eta, paleontologiaren arloan, dinosauroen aztarna fosilak dituzten aztarnategi ugariengatik da ezaguna. Errioxa ekialdean, Igea udalerriak aztarnategi paleoiknolologiko garrantzitsuak ditu, hala nola Peladillo Aroa edo La Torre, dinosauroen milaka aztarna biltzen dituztenak eta mundu osoan erreferente direnak.
Gainera, Igean dinosauroen aztarna eskeletiko ugari aurkitu dira azken urteotan, eta, zehazkiago, espinosaidoenak, "Garras" taldeak inguruko aztarnategietan egindako indusketa-kanpainen emaitza direnak. Ondorioz, Errioxa munduko erreferente bihurtzen ari da dinosauro horiek aztertzeko.