Geologia
Geologia saila diziplina askotako boluntarioek, geologoek, geologo profesionalek eta paleontologo zaletuek osatzen dute. Gure planetak historia geologiko luzean zehar izan dituen aldaketak ikertzen dituzte. Horien artean daude Kuaternario garaiko kanpoko prozesuak, klimaren eta inguruko paisaiaren bilakaeraren azterketa edo sedimentu berriak aztertuta gizakiak dinamika orokorrean izan duen inpaktua barne; horretarako, karsta, itsas mailak izandako aldaketak edo ingurumeneko aldaketak ikertzen dira sedimentuen eta mikrofosilen ikerketaren bidez. Paleontologia da Geologia sailean ibilbide luzea duen beste adarretako bat. Ornogabeen eta ornodunen fosilen ikerketa jasotzen du. Sail horren beste ildo estrategikoetako bat da lurraldearen geologiaren eta ondare geologikoaren inguruko dibulgazioa egitea.
Gure helburuak
- Lurraldeko ezagutza geologikoa eta paleontologikoa sakontzea.
- Ingurumeneko edo gizarte mailako arazoetarako irtenbideak bilatzeko lagungarriak diren ikerketa-proiektuetan parte hartzea.
- Inguruneko geologia ezagutaraztea eta ondare geologikoari balioa ematea.
Geologia sailean adituak ditugu zuri laguntzeko
Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.
Geologia sailean praktikak egin nahi al dituzu?
Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.
Gure ibilbidea