Geologia sailak bat egin du Lurraren Zientzien Elkarteen Sarearekin
Ostirala, 2025eko urtarrilaren 10a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Natura-ondarearen zabalkundea eta babesa indartzeko ahaleginean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia sailak, Estatuko lurralde osoa hartzen duen elkarte-sare batean parte hartzea erabaki du.
Erakunde horiek paleontologia, mineralogia eta, oro har, zientziak lantzen dituzte, eta lan nekaezina egiten dute gure natura-ondare baliotsuaren ezagutza, errespetua eta kontserbazioa sustatzeko.
Elkarte horien jarduera nabarmenen artean hauek daude: artikulu zientifikoen argitalpena, tailerrak eta prestakuntzak egitea, eta azoketan eta erakusketetan parte hartzea. Gainera, erakunde zientifikoekin lankidetzan aritzen dira eta bilduma partikularrak eskaintzen dizkiete museo, erakunde eta unibertsitateei, ondarearen zaintza eta erakusketa bermatzeko.
Beraz, beharrezkoa da elkarte eta erakunde horiek indartzea eta haien jarduerak legean jasotzea.
Egungo legeek komunitate ez-profesionala ia lege-esparrutik kanpo utzi dituzte, eta gizartea geologia- eta paleontologia-ondarean modu naturalean sartzea zaildu dute.
Egoera horren jakitun, Aranzadi Zientzia Elkarteak herritarren zientziaren ekimenen bidez parte-hartzea eta boluntariotza sustatzeko konpromisoa berretsi du. Elkarte-sare horrekin bat egitean, gure ondare naturala babesten eta zabaltzen lagundu nahi da.
Sare hau osatzen duten elkarteak ondoko hauek ditugu:
- Asociación Paleontolóxica Galega
- Asociación Paleontológica de Vinarós
- Hontza Museo Fundazioa
- Bajo Jalón Asociación Cultural
- Associació Paleontológica d´Onda
- Asociación Paleontológica Alcoyana
- Asociación Paleontológica Alcarreña “Nautilus”
- Asociación de Amigos del Museo de Molina
- Asociación Cultural Paleontológica Murciana
- PaleoLogica