Rosalia Alpina espeziearen aukeraketa paisai kultural batean: Entomologiako sailaren argitalpen berria

Entomologia

Astelehena, 2016eko apirilaren 11a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Baso hauetan zuhaitz zahar eta heldu ugari dago, pagadi basatietan gertatzen ez den bezala. Azken hauek gazteak dira oraindik eta beraz, ez dira egokiak legalki babestua dagoen Rosalia alpina espeziea bezalako populazioa manten dadin.

Zuhaitz lepatu hauen ingurumen faktoreak eta ezaugarriak kontutan harturik, Rosalia alpinak hilak eta zutik mantentzen diren eta leku eguzkitsuetan kokatuak dauden pagoak nahiago dituela konfirma daiteke.

Ikerketa honen informazioak ondorioak izan ditu zuhaitz motz hauen kudeaketa lanetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zuzentzen duen LIFE+ NAT/E/00075 proiektuaren ondorioetako bat da. Proiektuan HAZI, Itsasmendikoi, Fundación Basoa eta Eusko Jaurlaritzak ere parte hartu dute. Aranzadi bazkide zientifiko moduan egin du lan.

Journal of Insect Conservation izeneko aldizkarian argitaratu da ikerketa hau, eta laburpena esteka honetan kontsulta daiteke: http://link.springer.com/article/10.1007%2Fs10841-016-9854-1