San Adriango indusketa arkeologikoak hasi dira
Astelehena, 2017eko uztailaren 17a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Datorren hamabostaldian Estatu mailako unibertsitate ezberdineko hainbat ikasle elkartuko dira San Adriango indusketa arkeologikoan lanean. San Adrian Lizarrateren paseoa kobako aztarnategia da; bertan, goi-paleolitotik hasita XX. mende arteko material arkeologikoak jasotzen dira. Silexko tresnak, hezur- eta fauna-hondarrak, txanponak eta arma-zatiak eta antzinako eraikinak daude Gipuzkoa sakonean dagoen koba honetan; 1000 metrotik gora dago.
Zegamako udala eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bisita gidatuak antolatu dituzte indusketa gunera. Bisitak uztailaren 22 eta 29an egingo dira arkeologo adituen esku. Bertan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea: 943 466142 edo idazkaritza@aranzadi.eus.
Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra, Zegamako Udala ,Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola Saila eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren laguntzari esker gauzatzenda proiektua.