San Adriango X. indusketa kanpaina hasi da

Arkeologia

Astelehena, 2016eko uztailaren 18a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Hurrengo bi asteetan zehar estatu mailako unibertsitate ezberdineko ikasleak San Adrianen arituko dira lanean zehazki paleolito garaiko mailak ikertzen eta ermita zaharraren gunean dauden Erdi Aroko eta Erromatar garaiko mailak aztertuz.

Honez gain, beste urteetan egin den bezala bisita gidatuak antolatuko dira uztailaren 23 eta 30, larunbatetan goizeko 11etan arkeologo adituen laguntzarekin. Bertan parte hartzeko beharrezkoa da Aranzadin izena ematea: 943466142.