Schools for Resilience ingurumen heziketa proiektua Ordiziako Oianguren institutuan pilotatu dute

Aranzadi

Ostirala, 2015eko abenduaren 11a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ordizian urria eta azaroan zehar txertatu dute heziketa programa pilotu hau, Danimarkako, Irlandako, Italiako, Letoniako eta Erresuma Batuko zenbait ikastetxetan aldi berean ere probatzen ari dira eta. 12 eta 16 urte arteko ikasleek euren komunitatea baloratuko dute eta iraunkortasuna eta tokiko erresilientzia hobetzeko proposamen bat diseinatzen arituko dira 6 herrialdeetako gazte hauek.

Proiektuaren xedea

Proiektuaren helburua, Place Based Learning den moduko metodologia holistiko eta globalizatzaile bat erabiliz, tokiko iraunkortasunaren eta erresilientziaren ikuspuntutik abiaturiko ingurumen hezkuntza errazteko diseinaturiko hezkuntza-materialen bilduma bat sortzea da.

Ikuspuntu honi esker hezkuntza-sistemen kalitatea hobetzea espero dugu, jarraian azaltzen den eran:

  • Tokiko komunitateek eta gizarte zibilak klima aldaketaren kontrako borrokan duten paperean oinarrituriko ikuspuntu berria ingurumen hezkuntzan sartuz (trantsizio ekimenen esperientzia).
  • Hiritartasun aktiborako beharrezko konpetentziak diren ekimena eta sormena komunitatearen esparruan garatuz.
  • Ikastetxeek kanpoko munduarekin eta bereziki tokian tokiko komunitateekin dituzten loturak eta harremanak sendotuz.
  • Ikaskuntza prozesua ikaslearentzat esanguratsua izatea bultzatuz, gizarte garaikidearen erronka handienetako bati helduz: iraunkortasuna eta klima aldaketa.
  • Ikaslean zentraturiko metodologia berritzaile batez baliatuz (PBL), gaitasun eta konpetentzia gakoak garatuz.
  • Europan zehar aurki daitezkeen iraunkortasun eta tokiko erresilientzia esperientzietatik ikasiz, “Globalki pentsatu, lokalki jardun” ideia azpimarratuz.

Informazio gehiago: http://schools-for-resilience.eu/eu/