Schools for Resilience proiektuko kideak Rigan (Letonia) bildu dira

Aranzadi

Asteazkena, 2016eko apirilaren 27a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

2015eko ekaina eta 2016ko apirilaren bitartean, 12 eta 16 urte arteko ikasle taldeek euren komunitatea baloratuko dute eta iraunkortasuna eta tokiko erresilientzia hobetzeko proposamen bat diseinatzeko. Heziketa programa pilotu hau, Euskal Herriko, Danimarkako, Irlandako, Italiako, Letoniako eta Erresuma Batuko zenbait ikastetxetan aldi berean frogatu da.


Esperientzia hauek abiapuntutzat hartuz, proiektuaren kideek unitate didaktikoa hobetu eta Europa mailako irakaskuntzan erabilgarria izango den metodologia prestatuko dute. Horretarako, Aranzadik zuzendutako bilera izan zuten joan den apirilaren 18 eta 19an Rigan, Letoniako hiriburuan.


Euskal Herriko esperientziari buruzko informazioa hemen duzu ikusgai