Tomaseneko Kultur Etxean Historiaurrera bidaiatu

Arkeologia

Asteartea, 2015eko irailaren 29a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Urriaren 2tik 10era Altza inguruan dauden aztarnategi prehistorikoei buruzko txangoak eta umeentzako tailer prehistorikoak egingo dira.

    • Urriak 2: Jesus Tapia arkeologoaren eskutik Ametzagaña eta Berrozpinen aurkitutako aztarnei buruzko hitzaldia.

    • Urriak 3: Irteera Berrozpineko dolmena ikustera.

    • Urriak 3: Historiaurreko tailerra.

    • Urriaren 5-9: Eskolentzako tailerrak.

Informazio gehiago donostiakultura webgunean. Honez gain Altxerri kobazuloari buruzko erakusketa ikusi ahal izango da urriaren 10a arte.