Txabi Etxebarrietaren heriotzari buruzko txostenaren ondorioen aurkezpena

Antropologia /

Asteartea, 2022eko ekainaren 7a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

  • Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUk egindako lana da.
  • Memoria horren jatorria, alde batetik, Aranzadik Tolosan egiten duen ikerketa da, motibazio politikoko indarkeriaren biktimak identifikatzeari buruzkoa. Bestalde, hildakoaren senideek Etxebarrieta hil zuten gertaerak argitzeko egindako eskaerari erantzuten dio.
  • Horretarako, ezinbestekoa izan da kasuari buruzko dokumentazio historikoa eskuratzea, hainbat elkarrizketa egitea eta giza eskubideen urraketa larriei buruzko azterketa juridikoa egitea.

Donostia, 2022ko ekainaren 7an

Aranzadik eta EHUk gaur aurkeztu dute 1968ko ekainaren 7an izandako Txabi Etxebarrietaren heriotza argitzen duen txostenaren ondorioak. Txosten hori egiteko, Aranzadik gertakariari buruzko ikerketa historikoa eta azterketa juridikoa egin ditu, urraketa larriak izan zitezkeen giza eskubideen ikuspegitik.

Proiektuaren arduraduna den Javier Bucesen hitzetan,“Txabi Etxebarrietaren heriotza, Guardia Zibileko agenteek tiro egin ondoren, paradigmatikoa dela polizia-agenteek argitu gabeko heriotzen artean. Bi faktore hartu behar dira kontutan: Alde batetik, Etxebarrieta ETAren lehen biktimarioa dela, eta, aldi berean, polizia-agenteek hildako ETAko lehen militantea. Hori guztia 1968ko ekainaren 7ko bi ordu eskasetan gertatu zen”.

Halaber, ikerketa historikoak esparru historiko horretan izandako gertaerak argitzeko duen garrantziaren adibide da gertaera hori, baita diktaduraren iturri ofizialak kontrastatzeko beharra eta azken urteotan horien inguruan egiten ari den tratamendua ere. Ildo horretan, ikerketaren arduradunen arabera, “kontuan hartu behar dugu kasuak 2018tik aurrera hartu duen oihartzun mediatikoa, azken hamarkadetan euskal gatazkari dagokionez motibazio politikoko indarkeriarekin lotuta gertatzen ari den dialektikak edo eztabaidak lagunduta”.

Txostenaren egileek adierazi dutenez, 16/68 auzira iristea erabakigarria izan da Etxebarrietaren heriotza argitzeko. Auzi horretan biktimaren auzitegiko medikuaren txostena eta heriotzaren erantzule diren guardia zibilen deklarazio kontraesankorrak daude, bai eta jasotako lekukotzak ere. Datu horietatik eta kasuaren azterketa juridikotik ondorioztatzen denez, aukera handiak daude Txabi Etxebarrietaren bizitzeko eskubidearen urraketa egon izana”.

TXOSTENA