Urdaibai Bird Centerrek bisitarien errekor berria ezarri du

Ornitologia

Asteazkena, 2017eko urtarrilaren 11a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Bisitan etorritakoen %62a EAE eta Nafarroatik etorritakoak izan dira. Aldiz, estatu mailako bisitariak %25a osatu dute, horietatik gehien nabarmendu direnak Kataluniakoak izan dira %4. Europako gainontzeko herrialdeei dagokienez 2016an orotara %10a izatera iritsi dira, horietatik azpimarratzekoak Frantziakoak izan dira %4a bertatik etorri baita. Gainerako herrialde garrantzaitsuenak Erresuma Batua eta Alemania izan dira.

2016ko datuek ondorioztatzen duten arabera museoak bide onetik jarraitzen du. Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatuta egoteak toki paregabe honen altxorrak behatzeko aukera ematen du: hegazti migratzaileak eta beraien migrazioak. Gautegiz-Arteagako padura, museoaren aurrean kokatzen dena, bizi hutsa da, urteko edozein sasoitan hegazti espezie askotaz gozatu baitaiteke. 2016an zehar 200 hegazti espezie inguru behatu dira non arrano arrantzalea, mokozabala eta zezen-txoria espezie erakargarrienak izan diren.

Bestalde, 142.617 pertsona izan dira etxetik edo mugikorrez Urdaibai Bird Centerrek antolatutako aktibitateez baliatu direnak www.birdcenter.org web orrialdetik. Gautegiz-Arteaga padurako zuzeneko kamarak, arrano arrantzaleei satelite bidezko jarraipena, hegaztien janleku bateko zuzeneko kamera edo eta herrialde desberdinetako eskolen multikonferentzia saioa ikusten besteak beste.

Azpimarratzeko beste aspektu bat naturarekin estuki loturik dagoen Birdflyway proiektu turistikoaren internazionalizazioa izan da. Geroz eta gehiago dira pasaportea eskuan duten abenturazaleak Danimarka, Suedia, Eskozia, Herbehereak etb… bisitatzeko irrikitan daudenak hegaztiek markatzen duten migrazio bidea jarraituz.

Turismo alorrean gertatu den arrakasta zentroaren beste bi ardatzetara ere zabaldu da; ingurumen hezkuntzara eta kontserbaziora. Ikasle asko pasatu dira zentrotik eta pasa den urtearekin alderatuz %39ko gorakada egon da 3.322 ikasletan bukatu da urtea. Bestalde, kontserbazioari dagokionez Gautegiz-Arteagako padura Urdaibai Biosfera Erreserbako balore naturalistiko gehien duen toki bezala finkatu da.



Informazio gehiago: www.birdcenter.org