Urdaibai: Zinema platoa

Ornitologia

Ostirala, 2018eko otsailaren 23a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Alde batetik, Atresmedia Televisióneko “Presunto culpable” telesaileko taldearen bisitaldi atsegina izan genuen. Mundakan sustraitzen den telesail horretan Jon Aristegiren istorioa kontatzen da. Parisen bizi den arren gertaera latz baten ondorioz duela sei urte utzi zuen jaioteherrira bueltatu beharrean da. Iraganeko mamuei aurre egiteaz gain bere neskalaguna zen Anneren desagertzea argitu beharko du.

Kamerak, klaketak, aktoresak, aktoreak eta gainontzeko taldekideak zentrotik alde batetik bestera etengabe zebiltzan. Sekuentzia garrantzitsuenak behatokian filmatu ziren. Hala ere, aurreko hezegunean beste pelikula bat garatzen ari zen.

Lumaje zuridun eta begi distiratsudun elano urdina errama batean zegoen harrapakinen bat albotik noiz pasako zain. Mokozabal talde bat hezeguneko irletariko batean zegoen Herbeheretako Frisia uharteetara abiatzeko eguraldi hobeagoaren esperoan. Kuliska buztanbeltz polit bat hezegunean pausatuta behatu zitekeen ipar Europako elurteak noiz urtuko zain Islandiarantz abiatzeko.

Jardunaldi oso interesgarria atzokoa, izan ere, “Presunto culpable” telesaileko zuzendariak “Acción” esan eta esan zebilela Bird Centerreko tekniko batek “Gabiraia!” xuxurlatu zuen emozioz beteta. Filmatze gunetik 2 metrora gabirai eder batek hegaldi akrobatikoak egiten ziharduen eskandinaviako basoetara bidean zihoazen tarin taldea erasotuz.

Carol Rovira “Maite”ren papera egiten duena telesailean biologoa da Urdaibai Bird Centerren. Ezin hobeki egin zuen eraztunketa Saioa, trebetasun handia erakutsi zuen hegaztiekin.

Miguel Angel Muñoz telesaileko protagonista zeharo harrituta gelditu zen “Maite”k erakutsi zuen abileziaz.

Behin filmaketa eginda telesaileko karabanak bere bidea jarraitu zuen. Bide batez, hemen jarraitzen dugu guk Urdaibai Biosfera Erreserbako platoan zer gertatzen den adi-adi jarraitzen.