Urriaren 8-11: XL Mikologia Jardunaldiak. Saileko 50. Urteurrena

Mikologia

Asteartea, 2015eko maiatzaren 19a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Mikologiaren ikuspuntutik, Donostian, Aranzadi Zientzia Elkartearen baitan, Espainiako lehendabiziko mikologia-elkartea sortu zen.


2015ean, Mikologia Sailak 50 urte betetzen ditu eta hori dela-eta gure elkarteko XL. Mikologia- jardunaldiak antolatu ditugu. Klima Atlantikoari esker, eta onddoak biltzen diren eremu nagusiak nahiko hurbil daudenez, habitat ezberdinak ere badaudenez (artadiak, hariztiak, pinudiak, izeiak, pagadiak, baso mistoak, belardiak, dunak...), gure ingurunea leku ezin aberatsagoa eta egokiagoa da hamaika bat onddo- espezie biltzeko. Denontzat hain garrantzitsua den ekitaldi honetan zuek ere gurekin izatea gustatuko litzaiguke.