XVI. mendeko 6 tina handi azaleratu dira Donostiako Parte Zaharrean

Arkeologia

Asteazkena, 2018eko urriaren 17a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

San Lorenzo kaleko 4. zenbakiko auzo komunitateak higiezinean igogailu bat jartzeko obretan zulaketa egiten ari zirelarik zeramikazko 6 tina erraldoi azaleratu dira. Aranzadi Zientzia Elkarteko Alfredo Morazak zuzendutako kontrol arkeologikoak aztarna hauen azterketa eta berreskurapena kudeatzeko martxan jarri da, GFAaren baimenarekin.

Ostegunean, hilak 11, zuloa egiten hasi, eta zeramikazko treska handi bat aurkitu zen, eta astelehen honetan bertan ikusi da ondoan beste bost zituela. GFAko teknikariek, Aranzadiko arkeologikoaren batera, ateratzeko eta GFAren Gordailura eramateko prozesua diseinatu dute.

Ez da lehen aldia treska handi hauek aurkitzen direnak Parte Zaharraren zoru azpian; 1998an, Bretxako zulaketa arkeologikoetan, 10 treskaz osatuko lehen taldea agertu zen. Jakin ahal izan zen Andaluzian eginak zirela, XVI. mendean. Etxe baten sotoan jarri zituzten, eta oliba olioaren eta bale koipearen edukiontzi ziren, ondoren txikira saltzeko; produktu horiek hurbilean banatzeko biltegi antzeko bat zen.

San Lorenzo 4ko bost treskak antzeko talde bat dira ziurrenik: zundaketen dimentsioek sei treska atzeman ditu, baina baliteke taldea handiagoa izatea, Bretxan bezala.

IKUSI BIDEOA