Zaldua

Erroma Piriniotan

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Abian

Zalduako erromatarren garaiko aztarnategia Auritz eta Aurizberri udalerrien artean dago, Nafarroako Pirinioetan. Erromatarren hiri hori Hispania eta Galia lurraldeak batuz gune menditsu hori zeharkatzen duen galtzadaren inguruan eraiki zuten.

Galtzada da hiri gisa izandako garapena eta antolaketa baldintzatu zituen erromatarren kokaleku haren bizkarrezurra.

Laguntzaileak

Aranzadi Elkarteak zuzentzen ditu estatuan egiten dituzten indusketa asko. Hain zuzen ere, Estatu osoko unibertsitate askorekin aritzen da elkarlanean bertako ikasleek praktika homologatuak eginda in situ ikasteko aukera izan dezaten.

Egunerokotasunaren arkeologia

Lurrak mugitzea eragiten duen edozein obratan egon daitezke iraganeko aztarnak. Horretarako, arkeologia historikoko gure taldeak tokia dokumentatuz egiten du lan honako hauen bidez: zundaketak, kontrol arkeologikoak, ikerketa historiko-arkeologikoak eta dokumentalak. Gainera, hauen moduko zereginak egiten dituzte: Higiezinaren balorazioa, hirigintzako planteamenduen gaineko aholkularitza edo inbentarioak eta ondare mailako katalogazioak.