Zestoak memoriaren bulegoa ireki du
Osteguna, 2020eko otsailaren 27a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, Zestoako memoria historikoa ikertzeko eta berreskuratzeko proiektua jarri du abian Udalak. 1936-1945 urteen artean gertatutako giza eskubideen urraketak ezagutzea izango da batez ere ikerketaren xedea. Aranzadik horrelako lana bideratu izan duen beste udalerri batzuetan bezalaxe, ezinbestekoa izango da herritarren inplikazioa horretarako. Herritarren parte-hartzea prozesu aktiboa izan dadin, martxoan bi hitzaldi eta herritarren etxeetan izan ditzaketen interes historikoko dokumentuak eta argazkiak biltzeko memoriaren bulegoa antolatu dituzte.
Zestoako memoriaren bulegoa udaletxean bertan (beheko solairuan) dago, eta martxoan irekita egongo da 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara asteartetan. Gainera, komunikaziorako beste bitarteko batzuk ere irekita egongo dira, e-maila (memoria@aranzadi.eus) eta telefonoa, adibidez (943466142).
Martxoko hitzaldiak Aranzadiko bi historialarik eskainiko dituzte. Martxoaren 11n, 19:00etan, Iñaki Egañak gai hau izango du hizpide: Urola bailaran jasandako errepresio frankista. Gerrako urteetan eremuan gertatutakora eta bizitakora gerturatzea.
Martxoaren 25ean, aldiz, Carlos Almorza historialariak lehen euskal erresistentzia nazionalista, Saseta Defentsa Sistema izenez ezagutzen duguna, landuko du.
Proiektu horren bidez, herritarren artean gertatutakoa ezagutzeko interesa mantendu nahi du Udalak, eta memoria historikoa berreskuratzeko lana Egiaren Eskubidearen, Justizia Eskubidearen eta Erreparazio Eskubidearen aldeko lan kolektibo bihurtu bide batez.