| Hiribilduen aurkako 
              erasoak Hiribildu titulupeko bizimoduari atxikitzeko aukera izaten zuen 
              auzo multzoak Erregeen babesa eta elkarren arteko kidetasuna bermatuta 
              zuen. Honi esker, hiribilduaren osoaren eskumena beste edozein mendetasunetik 
              at eta aske gelditzen zen. Hau dela eta, ulergarria da hamalaugarren mendean zehar Gipuzkoako 
              hainbat tokik hiribildu izateko egindako aldarria. Are gehiago, 
              orduko giro 
              bortitza kontuan harturik. Izan ere, Gipuzkoako Jauntxoen 
              menpean ez erortzeko, Erregearen gerizpean sartzea baino irtenbide 
              hoberik ez zegoen. Hau, ezinbestean, Jaunen giza oinarriaren zein 
              ekonomiaren kalterako zen. Horregatik, Jaunek haien arteko liskarrak 
              gainditu eta hiribilduen aurka ekin zioten elkarrekin. Egoera honek guda giroa zabaldu zuen Gipuzkoan ez ezik, Euskal 
              Herri osoan ere. Erregeek, batez ere Gaztelako Enrike 
              IV.ak, hiribilduekiko itunei eutsi zieten Ahaide Nagusiak 
              menpean hartzen zituzten bitartean. Jaun Nagusi hauek hiribilduetako udal batzarrak kontrolatzea saiatu 
              ziren ere, eta oro har kale egin arren, haietako batzuk hirietako 
              botere-guneetan parte hartzea lortu zuten.
 Hala ere, giro gatazkatsu eta korapilatsu honetan, hiribilduek 
              elkarrekin lan egiteko premiaz jabetu ziren. Azken batean, beren 
              buruak Erregeren alabatzat edukita, haien arteko senidetasuna ezin 
              zuten ukatu. Ondorioz, eta Erregeekiko denak maila berean zeudela 
              aitortuta, “anai-ahizpatasun” harremanak lantzeari ekin 
              zioten; hau da, Gipuzkoako Ermandadearen bitartez berdintasunezko 
              harremanak jorratzeari. Bide honetan, gipuzkoarren aitonen 
              semetza orokorrera aldarrikatuko da. |