| Hiribilduetako Gipuzkoa Hiribilduek elkarrekin sortutako harremanak 1397ko Ermandadean 
              gauzatu ziren, Gonzalo Moro Korrejidorearen 
              itzalpean. Elkarte honen helbururik nagusiena gaizkileei aurre egitea 
              zen. Dena den, gaizkile hauek jende arrunta zela pentsatzea ez da 
              komeni, deitura horren atzean Ahaide 
              Nagusiak zeuden eta. Jaun hauen jarrerak hain delitu deitoragarritzat 
              hartu izana hiribilduen ereduaren garaipenaz argi eta garbi mintzo 
              zaigu. Eredu honen nagusitasunaren zantzuak hamabosgarren mendean zehar 
              ugaldu ziren. 1451n, esate baterako, Ermandadea berriro batu eta 
              Oñatiko jauna mendean hartu zuten. 1456an, 
              Jaun ahaltsu hauen aupadaren ondoren, Gaztelako Erregeen eta Gipuzkoako 
              Ermandadearen elkarlana areagotu zen. Ondorioz, Ahaideen aurkako 
              neurri gordinak hartu eta Ermandadearen araua eman zen. 
 
               
                |  |   
                | testuak irakurtzeko sakatu irudietan |  Honekin batera, Gipuzkoak Gatzaga eta Leintz-Bailara bere mendean 
              sartzea lortu zuen, nahiz eta zonalde honekiko behin-behineko bat 
              egitea hamaseigarren mendean gertatu. Nagusiek beren indarra erakusteko paradak izan zituzten arren, 
              1463. urteko Koadernoak Ermandadearen batasuna berretsi zuen.  1457 eta 1463an idatzitako koadernoetan, bietan, gaizkileak zigortzeaz 
              gain bestelako kezkak agertzen ziren. Hau da, guda ez ezik, lurraldearen 
              eraikuntza jorratzen zen jada. 
 
               
                |  |   
                | testuak irakurtzeko sakatu irudietan |     |