| 200 urtetan zehar Gipuzkoari eta Erdi Aroari dagokienez, Hiribilduen lehendabiziko 
              garapena Nafarroako Erregeek bultzatu zuten. Hiribiltze hau Donostian 
              hasi zen, 1180. urtean. Erregearen helburuak bere aldeko biztanleria 
              babestea eta finkatzea ziren, mugak zaintzeko eta ekonomia bideratzeko 
              asmoz. Hasierako garapen honi Gaztelako Erregeek eman zioten jarraipena 
              eta prozesua 1383. urtera arte luzatu zen.  200 urte hauetan zehar 25 bat hiribildu sortu ziren. Sorrera hauek 
              bultzatzeko arrazoiak sailkatzerakoan, adituek bi motatako arrazoi 
              eta bi epealdi ikusten dute:- hamabi eta hamahirugarren mendeetan zehar erregeek bultzatu hiritartzeak. 
              Helburua lurraldea kontrolatu eta bere mesederako bideratzea zelarik.
 - hamalaugarren mendean, aldiz, hiribilduen maila juridikoa eskatzea 
              herrixken aldarria izan zen, segurtazun eza gaindetzeko asmoz.
 Prozesu osoan zehar, auzokoek Koroarekiko lehentasunezko harremanak 
              lortzen zituzten, beste Jauntxoen bitartekaritzarik gabe eta horien 
              legeak aintzat hartu gabe. Gipuzkoan, beraz, hiribilduak Ahaide 
              Nagusien saretik kanpo erabat gelditzen ziren.  Erregeek, berriz, lurraldea finkatzen eta ekonomia suspertzen lagunduko 
              zioten kideak lortzen zituen. Horrela, beste Jaunen baliabideei 
              muga ezartzen zitzaien, hala beste Erregeetakoei (Nafarroa-Gaztela) 
              nola Jaun Handietakoei (Bizkaikoari, Oñatiko Kondeari, Ahaide 
              Nagusiei,...). Ezinbestean, ekimen honek Jaun Handien egonezina ernatu zuen, beraien 
              giza-oinarria urritzen zuelako. Epe ertainera, besteak beste, Nafarroako 
              Erresumarekiko Jaun hauen leialtasun eza ekarri zuen.  Denbora igaro ahala, hiribilduak gero eta ausartago agertu ziren 
              bere ingurua kudeatze aldera. Bide horretan, Gipuzkoako Leinu boteretsuekin 
              egin zuten topo, eta lehia horretan Ahaide 
              Nagusiekiko guda irekian murgildu ziren. Orokorrean, gatazka 
              horretatik hiribilduak garaile atera zirela esan dezakegu. Garaipen 
              horren froga, gure Probintziaren egitura politikoa dugu. |