| Gure ustez apalean, Euskal Herriko kondaira 
              zaharretan hiribilduek sortutako aldaketen oihartzuna aurkitzea 
              posible da. Horren bi ustezko adibide plazaratzen dugu hemen. Bata, 
              Arrasate Mondragon bilakatu zenekoa; bestea, Jentilak eta Beasain 
              lotzen dituena.Antzeko pasadizoak ezagutu eta hemen paratu nahi izatekotan, idatzi 
              baino ez duzue egin behar.
 Arrasateko Herensugea Murugaineko lezezulo batean dragoi bat bizi zen. Herensuge honek 
              gizaki zein abere harrapatu, hil eta jan egiten zuen, bailara osoa 
              mendean hartu eta izutua zuelarik.  Arrasateko jendeak herensugearekin tratu bat egitea deliberatu 
              zuen: neskatxa bat urtero ematea pakearen truke. Horrela, urtean 
              behin herensugea arrastaka jeisten zen Murugainetik Santa Barbararen 
              azpiko Intxaurrondoraino. Zor zitzaion neska bertan jan egin zuen. Urteko bahia ordaindu arren, auzokoen ikara ez zen desagertzen. 
              Ospakizun beldurgarri honetaz gain, ilargi zaharreko gauetan herensugeak 
              mendiz mendi egiten zuen hegan, soinu beldurgarrien artean.  Beraz, Arrasatearrek herensugea hiltzea erabaki zuten. Horretarako 
              neskatxaren ordez argizariz eginiko panpin bat egin eta herensugearen 
              zai gelditu ziren. Honek, bere zergaren bila beti bezala agertu 
              zenean, ez zuen ezer berezirik antzeman. Ustez neska zena jaten 
              hasi zenean, baina, argizari urtu eta itotzen hasi zen. Orduan, herriko olagizonak bapatean agertu eta gori-gorian zegoen 
              burdinezko totxo luze eta zabal bat ahotik sartu eta hil egin zuten 
              herensugea.  Gertakizun hau gogoratu eta loratzeko, Arrasatek “Monte del 
              Dragón” izena hartu zuten; hots: Mondragón. Gainera, herensugeak uzten zuen arrastoa oraindik antzeman omen 
              daiteke, Olandixo baserria eta Arrasate lotzen duen bidea piztiaren 
              urrats narraztiek utzitakoa baita. |