| Beasaingo Jentila Jentilbaratzan bizi zen jentil bat Lazkaora jeitsi zen, gizon batekin 
              lehiatzeko asmoz. Izan ere, jentilek noizbehinka kristauei erronka 
              botatzea atsegin zuten eta. Lazkaon, berriz, ume bat besterik ez 
              zuen aurkitu. Honek, berarekin borrokatzeko tamaina ez zuela eta 
              gizon indartsuak topatzeko Beasaingo burdinolara joan behar zuela 
              esan zion. Hara joan zen erraldoia. Beasaingo olagizonak, berriz, 
              kurrikak gori-gorian hartu eta sudurra errotik erauzi zion jentilari, 
              zera esanez: “bi behatz baino ez ditut erabili, pentsa ba 
              zer egingo nizuken hamarrak erabiliez gero”. Jentila apal-apal 
              itzuli zen Jentilbaratzara, kristauekin gehiago lehiatzeko gogorik 
              gabe. |