10 urte itsasoaren oroimen historikoa. 20 erakusketa

13
urria 2026
Asteartea
31
urria 2026
Larunbata

Ordua

17:00

Tokia

Xenpelar etxea, Errenteria

Salneurria

Doan

2016 eta 2026 artean antolatutako 20 erakusketen antologia dugu erakusketa hau: Argentina, naufragioak, itsasargiak, armadoreen etxeak, abandonatutako itsasontziak, itsasoko salbamendua…Errenterian, Pasaian, Donostian, Castro Urdialesen, Bermeon, Pinofranqueadon (Caceres), Irunen… egindako erakusketak.

Erakusketak azalpen panel eta panel ilustratuak dauzka, bai eta hondoratze arrasto, itsasketa-karta, nabigazio konpasa, bandera kodea, nabigazio egunkari eta abarrak ere.

Erakusketarekin lotuta, gainera, bi jarduera egingo dira: batetik, urriaren 23an, 'Rescate en la mar: Historia del salvamento marítimo' hitzaldia emango du Manuel Torresek. Biak 18:30ean izango dira eta bestetik, urriaren 27an Lucía Goñik 1961ko enbata handiari buruz egindako dokumentala proiektatuko da Xenpelar Etxean. 1961ko uztailaren 12an Kantauri isurialdean 21 itsasontzi hondoratu eta 83 marinel hil zituen denboralea du ardatz. Kontakizuna biziraundako marinelen eta hildakoen senitartekoen testigantzekin dago osatuta, bai eta ezbeharrak utzitako 53 alargun eta 126 umezurtzek aurrera egiteko egin behar izan zuten lanaren buruzko historiarekin ere. Dokumentalak horiek guztiak omendu nahi ditu, bai eta itsasoko lanbide gogorra ere.

Publiko guztiei zuzendutako erakusketa, doan. Azalpenak elebitan daude. Urriaren 13tik 31ra, astelehenetik larunbatera 17:00-20:00.