1936ko kolpe militarreko 16 biktimen gorpuzkinak aurkitu dira Ollakarizketan
Astelehena, 2019eko irailaren 30a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Nafarroako Goebrnuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1936ko kolpe militarreko 16 biktimen gorpuzkiak berreskuratu ditu. Aranzadi Zientzia Elkarteko talde teknikoa ari da gorpuzkiak hobitik ateratzen. Horiek Ollakarizketatik gertu dagoen lurretan aurkitu dituzte, Txulapain bailaran, Iruñetik 12 kilometroetara.