“Bilbo Gerra Karlistetan setiatua”, hitzaldia eta proiekzioa Bidebarrieta liburutegian

Antropologia / Auzitegiko antropologia

Ostirala, 2022eko apirilaren 22a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Asteazkenean, apirilak 27, arratsaldeko 19: 00etan, Bidebarrieta liburutegiko areto nagusian “Bilbo Gerra Karlistetan seitatua” hitzaldia eta proiekzioa izango da. Azken gerra karlistaren hasieratik 150 urte bete direla gogoratzeko jardunaldia da. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte eta 90 minutuko iraupena izango du.

Begoñako hilerrian egindako ikerketa arkeologikoen baitan Gerra Karlistetako soldaduen hobiak aurkitu dira, Bilboko hiribildua setiatu zuten gerra horien ondorio larrien lekuko. Hori guztia Begoñako Argia proiektuaren baitan, gure herriaren memoria historikoa berreskuratzeko egiten ari den prozesuaren parte da.

Aurkikuntzak ezagutzera emateko, alde batetik Aitor Bizkarra bertsolaria izango da bertan, Paul Beitia musikariak gitarrarekin lagunduta, garai hartako bertsoak kantatuz. Zumalakarregi museoko Mikel Alberdi ikertzaileak XIX. mendeko testuinguru soziopolitikoan kokatuko gaitu, Carme Coch arkeologoak Begoñan aurkitutako hobiak azalduko dizkigu eta azkenik Juantxo Egañak, argazki zirraragarrien bidez, duela 150 urteko Bilbora eramango gaitu.

Deshobideratze lanak Begoñan

Deshobideratze lanak Begoñan

Deshobideratze lanak Begoñan

Eskarrikasko: Carmen Coch Ferriol