Biografia
Biologian Lizentziatua (Oinarrizko Adarra, Genetikara eta Biokimikara bideratua) 1976an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Herpeteologian espezializatu zen ikastaroen bitartez eta, bereziki, jarduera autodidaktaren bitartez. 1980an, arlo horren inguruan lanean hasi zen bere kasa eta 1982tik, Aranzadi Zientzia Elkarteari lotuta. Garai horretan hasi zen ikerketa herpetologikoak ingurune fisikoaren eta lurralde antolamenduaren inguruko proiektuekin uztartzen, aholkularitza-lanetan. Nafarroan eta Euskadin egin zituen ikerketak eta herpetologiaren inguruko ezagutza urria zen garaia egokitu zitzaion, horregatik, bere azterketa ugari faunistika eta espezieen banaketan eta mehatxupean dauden anfibioen biologia erreproduzitzailean oinarritzen dira. 2020an hartu zuen erretiroa.
Ibilbidea:
- 1988-1994
Kantauri itsasaldean Podarcis generoko sugandilen banaketa eta morfologiaren ikerketa. Lan hori Nafarroako atlas herpetologikoan gauzatzen da. - 1990-2000
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailarentzako herpetofaunaren inguruko txosten teknikoak zituen, mehatxatutako hiru espezie kontserbatzeko planak barne (baso-igel jauzkaria, gailurretako uhandrea eta apoarmatu istilzalea). - 1990-hasta la actualidad
Kostaldean mehatxupean zegoen baso-igel gorriaren populazioaren proiektu jarraipena, Orion. - 2000-2010
Nafarroa eta Euskadiko eremu babestuetan dauden komunitate herpetologikoen ikerketak: espezieen inbentarioa eta populazioen zenbaketaren jarraipena. - 2010-Actualidad
Nafarroako Gobernuaren aholkularitza ingurumen zaintzakoek egiten duten errolda herpetologikoa ezarri eta diseinatzeko, Espainiako Anfibio eta Narrastien Jarraipenaren ereduari jarraituz. - 2015-Actualidad
Euskadiko eta Nafarroako Anfibioen Monografien Bildumaren zuzendaritza. Era berean, anfibioen eta narrastien historia naturalaren inguruko behaketa oharrak argitaratzen ditu.