Altzoko Handia

Aranzadi Zientzia Elkarteak, ustez desagertuak zeuden Altzoko Handiaren aztarnak aurkitu zituen

Antropologia / Auzitegiko antropologia

abuztua

2020

abuztua

2020

Bukatua

2020ko abuztuaren 12an, Aranzadi Zientzia Elkarteko 15 laguneko talde bat, Paco Etxeberria antropologoa buru zuela, Altzoko Handiaren hezurren bila hasi zen herriko hilerrian.

Interbentzioa familiako hilobian hasi zen, emaitza positiboa lortu ez zenean, hezurtegian hasi zen indusketa eta bertan aurkitu ziren beste hezur batzuekin batera. Hezurrak ez zeuden pilatuta, baizik eta nolabaiteko zaintza adierazten zuten posizioan. Modu honetan, egiaztatu da lurperatuta egon zen hilerrian geratu zirela eta modu irregularrean lapurtu zieten kondairarena gezurra dela.

Aurkitutako hezurren morfología eta luzera ikusita, aurkikuntzak normalean baino neurri handiagoko gizakiarenak direla baieztatu dute. Horregatik, 2020ko abuztuaren 14an, Migel Joakin Elezegi Ateagaren gorpuzkiak aurkitu ziren.

Gorpuzkiak Altzoko Handiarenak zirela baieztatu ondoren, Altzo Azpiko hilerrian lurperatu zituzten. Hemen sekuentzia osoa.

Ikertu beharreko gorpuaren aztarnak Migel Joakin Eleizegi Ateagarenak (1818-1861) dira, Altzoko handia; ezizenez ezagunagoa, munduan zehar bere garaiera handia zela eta ezaguna. Gigantismo gisa ezagutzen den gaixotasuna zuen eta 2,40 metroko altuera izatera iritsi zen.

Bere heriotza-ziurtagiriak Altzo Azpiko San Salbador Elizaren hilerrian lurperatua izan zela adierazten du.

2017ko Handia filmak alde batetik, eta bestetik Altzo Handiari buruz argitaratutako liburu batzuek, eztabaida bezpiztu dute ea 160 urteren ondoren Migel Joakin Eleizegi Ateagaren gorpuaren aztarnak oraindik Altzo Azpiko hilerrian dauden, edo, aitzitik, zurrumurru batzuek dioten bezala, haren gorpuzkiak ostu ote zituzten, helburu gaiztoren batekin.