Amaia Mendizabal Gorostizu-Orkaiztegi

Tolosa, 1985

Arkeologia

Espezialitatea
Erdi Aroa

Biografia

2008an Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen Historian eta 2010ean Ikertzeko Gaitasuna lortu ondoren, doktorego tesian burubelarri dabil Erdi Aroko giza hezurren eta hileta ohituren bitartez orduko gizartea hobeto ezagutu ahal izateko.
Euskal Herriko Unibertsitateak Araban egin dituen zenbait indusketa arkeologikoetan parte hartu du eta Aranzadirekin 2009 urtetik dabil elkarlanean Gerra Zibileko hobien ehorzketetan parte hartuz.
Gaur egun, egin berri dituen azterketa antropologiko eta paleopatologiko desberdinen argitalpenean dabil lanean.