Amaiur bat urtero

2
abendua
Ostirala

Ordua

19:00

Tokia

Amaiurko Elkartean

Salneurria

Doan

Sinopsia: Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 urte setiatua izandako Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerran. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza bat dira Jon Alonsoren nobela berri hau azkartzen dutenak. Zinema giroaren xarma beti erakargarria gertatzen da kontakizun literarioan: fikzioaren ondoko errealitatea intrigaz pizten da, aktoreak bi bider bihurtzen dira protagonistak, arazo bitxiez konplikatzen da produkzioa.

Idazlea: Jon Alonso (1958, Iruñea) euskal idazle garrantzitsuenen artekoa da, aurreneko bi nobelak argitaratu zituenez gero: “Katebegi galdua” (1995) eta “Camembert helburu” (1998). Artikuluen, ikerketen eta saiakeren egilea da, bai eta ofizio handiko itzultzailea ere, hark euskaratuak baitira Julio Cortázar, José Saramago edo Claude Lévi Strauss bezalako idazleen lan ezagun zenbait. Nobela beltz generoko liburu bereziak idatzitakoa da Alonso, hala nola “Zintzoen saldoan”(2012) eta “Hiri
hondakin solidoak” (2015); genero horretakoa da “Amaiur bat urtero” nobela ere.