Ane Fernandez Arrieta

Donostia, 1995

Herpetologia

Espezialitatea
Animalien biodibertsitatea

Biografia

Ingurumen Zientzietan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) 2017. urtean, Biodibertsitateari buruzko Masterra (2018) egin du, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, animalien biodibertsitatean espezializatua. EHU-ko Irakasleen Prestakuntzako Masterra gauzatu zuen 2020an.

2017az geroztik darama Herpetologiako sailean parte hartzen eta 2018tik bertan lanean. Karguan egiten dituen lanen artean, ikerketa-proiektuak (ekotoxikologia, portaeraren ekologia, etab.), EAE-ko eta Nafarroako anfibio eta narrasti espezieen kudeaketa eta kontserbazio proiektuak (populazioen jarraipena, zentsoak, putzuen sorrera eta egokitzapena, etab.) eta herpetologiaren eta ekologiaren esparruan dibulgazio proiektuak (Eskoletako Urmaelen Sarea, ##txiobatputzuan eta #sugebizi, bisita gidatuak, haurrentzako tailerrak, identifikazio ikastaroak etab.) burutzen ditu.