Anfibio espezieen zaurgarritasunak, biologo komunitatea kezkatzen du

Herpetologia

Osteguna, 2020eko urriaren 15a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Hurrengo ostiral eta larunbatean, urriak 16 eta 17, Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan “Anfibioen kontserbaziorako III. jardunaldiak: anfibio mehatxatuen” jarraipena ekimena ospatuko da. Adituen artean nabarmendu litezke CSIC-eko ikerlariak, Espainiako Elkarte Herpetologikoa edota Kataluniako GRENP elkarte zientifikoa

Euskadiko hiru anfibio espezieetatik bi, Europako eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak babesten ditu. EAEko anfibio espezieen jarraipen eta kudeaketan parte hartzen duen Aranzadiko herpetologia sailak, espezie batzuen egoera zaurgarriarekin kezkatuta daude, eta babestuta dauden espezie guztiak bilduko dituen jarraipen plana sortzeko asmoa du. Azken bi urteotan zehar, Aranzadi Zientzia Elkartea, Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta, “Euskadiko Anfibioen Jarraipen Planaren” diseinatzen dabil. Planaren formulazio eta exekuzio egokiaren menpe egongo da, munduko ornodun talde mehatxatuenaren kontserbazioa Euskadin.

Horretarako, Autonomi Erkidego desberdinetan martxan jarritako jarraipen teknika desberdinak ezagutzera emango dira.

Horrez gain, anfibioak kaltetzen dituzten mehatxu nagusiak agerian ipiniko dira, izan zuhaitz landaketak, kutsadura, pestizidak edota sare sozial eta akuariofilia.

EAEko datuak

Europako anfibioen azken atlasaren arabera, Euskadi espezie aberastasunaren aldetik kontinenteko puntu beroenetako bat da. 7.000 km2-ko gure lur mugatu honetan, 17 anfibio espezie ikus daitezke, ia erdia Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Zerrendan barneratuta daude; eta Europatik babesten direnak barneratuko bagenitu, portzentajea bi herenera iristen da.

Entzule gisa joan nahi izanez gero, derrigorrezkoa da webgune honetan izena ematea: bibe.me tokiak mugatuta daude eta. Jardunaldiak Zoom-en bidez ere jarraitu daitezke esteka honetan: https://us02web.zoom.us/j/85715999150?pwd=c1FnT0JWTG9XMUwyTEhKSFpaMGowQT09