Aranguren Ibarreko ondare natural aberatsa osatzen duten odonatuak ezagutzeko gida

Entomologia

Ostirala, 2021eko azaroaren 12a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Gaurko honetan Udalak “Aranguren Ibarreko Odanatuak” izenburua duen ale hau aurkeztu du. Helburua bertako aberastasun naturala gizarteratu eta burruntzi eta sorgin orratzei buruz dagoen ezagutza gida batean biltzea da. Animali hauen ezagutza handitzea duen garrantzia, uretako ekosistemei lotutak dauden intsektuak direla da eta beraz, kalitatearen indikadore ezinhobeak dira.

Arangurengo bailarak interes handiko ondare naturalez osatuta dago. Horregatik Udalak bere biodibertsitatea aztertzen ari da eta arreta berezia jasotzen ari da azken urteotan. Hildo honetan, “lan honek ibarrean dauden burruntzi eta sorgin orratzen aniztasuna deskribatzen ditu. Nafarroako Foru Erkidegoan kontabilizatutako espezieen % 54 baino gehiago izanik, esan dezakegu Aranguren Ibarra leku pribilegiatua dela intsektu horientzat”, azaltzen zuen Iñaki Mezquitak liburuaren autoreak.

Mezquita Aranzadi Zientzia Elkarteko entomologia saileko kide eta natur argazkilaria da. Horretaz gain, sei libururen idazlea izan da; baita estatu mailako eta nazioarteko aldizkarietan hainbat artikuluen idazlea.

Oraingo honetan Mutiloan publiko orokorrari irekia izango den aurkezpen ekitaldia antolatu da “Arangurengo Ibarreko Odonatuak” aurkezteko. Ekitaldia azaroaren 16ean izango da, arratsaldeko 18:00etan Mutiloa udaletxeko balio anitzeko gelan eta Iñaki Mezquita liburuaren autoreak aurkeztuko du.