Arantza Aranburu Artano

Olaberria, 1966

Geologia

Espezialitatea
Arroka sedimentarioak

Biografia

Arantza Aranburu Geologian doktorea da (1998) eta UPV/EHUko Geologia Saileko irakaslea 1992 ezkeroztik. Berak burutzen duen ikerketak Arroka Sedimentarioetako historia geologikoa ulertzea du helburu, honen bitartez, duela milioi urteko gutxitako paisaia (Kuaternarioa) nahiz iragan (Kretazeoa) interpretatu nahian. Bere lehen ikerketak eta tesi-proiektua behe Kretazeoko itsaso tropikaletako arroketan zentratu zen. Hala ere, 21 urte baino gehiago daramatza arroka modernoagoak ere aztertzen, erregistro karstiko, ibaitar zein itsastarretaz baliatuz. 2007 ezkeroztik da Aranzadiko dide, eta gaur Eusko Jaurlaritzako IT-1029-16 (HGI) talde finkatuko partaide eta Atapuercako Proiektuko kidea da, besteak beste.