Aranzadi Zientzia Elkarteak, ustez desagertuak zeuden Altzoko Handiaren aztarnak aurkitu ditu

Antropologia / Hileta arkeologia

Asteartea, 2020eko abuztuaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

2020ko abuztuaren 14an, aztarna batzuk aurkitu ziren, haien tamaina dela eta, seguruenikMigel Joakin Elezegi Ateagarenak.

Interbentzioa familiako hilobian hasi zen, emaitza positiboa lortu ez zenean, hezurtegian hasi zen indusketa eta bertan aurkitu ziren beste hezur batzuekin batera. Hezurrak ez zeuden pilatuta, baizik eta nolabaiteko zaintza adierazten zuten posizioan. Modu honetan, egiaztatu da lurperatuta egon zen hilerrian geratu zirela eta modu irregularrean lapurtu zieten kondairarena gezurra dela. Azken emaitza DNA azterketaren ondotik etorriko da.

Hainbat pertsonek parte hartu dute ikerketa taldean. Aurkitutako hezurren morfología eta luzera ikusita, aurkikuntzak normalean baino neurri handiagoko gizakiarenak direla baieztatu dute. Ikerketa osoan zehar, Migel Joakinen senideak eta Txomin Rezola herriko alkatea egon dira bertan.

Testuingurua

Ikertu beharreko gorpuaren aztarnak Migel Joakin Eleizegi Ateagarenak (1818-1861) dira, Altzoko handia; ezizenez ezagunagoa, munduan zehar bere garaiera handia zela eta ezaguna. Gigantismo gisa ezagutzen den gaixotasuna zuen eta 2,40 metroko altuera izatera iritsi zen.

Bere heriotza-ziurtagiriak Altzo Azpiko San Salbador Elizaren hilerrian lurperatua izan zela adierazten du.

2017ko Handia filmak alde batetik, eta bestetik Altzo Handiari buruz argitaratutako liburu batzuek, eztabaida bezpiztu dute ea 160 urteren ondoren Migel Joakin Eleizegi Ateagaren gorpuaren aztarnak oraindik Altzo Azpiko hilerrian dauden, edo, aitzitik, zurrumurru batzuek dioten bezala, haren gorpuzkiak ostu ote zituzten, helburu gaiztoren batekin.

http://altzokohandia.aranzadi.eus