Aranzadik 1938an San Kristobal gotorlekutik ihes egin zuten hiru pertsonen gorpuzkiak atera ditu
Asteazkena, 2015eko urtarrilaren 7a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Aranzadiko Antropologia saileko kideen lana NA-2375 errepidearen alde batean burutu da, Eguesibarren hain zuzen ere. Udalerriko alkatea, Alfonso Etxeberria, prozesu osoan zehar bertan egon da. Ateratze lanen ondoren gorpuzkinak Aranzadiren egoitzara eraman dira eta bertan heriotzaren nondik norakoak aztertu eta identifikazio prozesua hasiko da.
Hobi berri honen aurkikuntza San Kristobal Gotorlekuaren memoria eta 2007tik 2014ra arte Botilen Hilerrian egindako lanaren ildoa jarraitzen da. Ikerketaren emaitzak plazaratzeko liburua eta erakusketa egin ziren joan den urtean, UPV/EHUko Donostiako Campusean esate baterako.
ARGAZKIAK (Ahotsa.info)