Aranzadik aitzindaria den anfibioei buruzko liburu bilduma monografikoa aurkeztu du
Asteartea, 2018eko maiatzaren 8a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Aurkezpen ekitaldia Iruñeko Elkar liburudendan egin da eta bertan Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Kontseilariak eta Alberto Gosá eta Xabier Rubio Aranzadiko herpetologo eta bildumaren egileek parte hartu dute.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saila herpetofaunaren, hau da, anfibio eta narrastien ikerketa, kudeaketa eta kontserbazioan dihardu. Iberiar penintsulako populazioekin lan egiten dute orokorrean, baina bereziki Euskal Herrian aurki daitezkeen 40 espezie autoktonoen monitorizazioan zentratzen dira. Zoritxarrez espezie hauen mundu mailan mehatxatuta daude, batez ere anfibioak.
Proiektu eta ekintza anitzen bitartez, bi hamarkadetako etengabeko ikerketa burutu dute Aranzadiko herpetologoek, fauna mota honen kontserbazioa hobestuz. “Ikerketaren emaitza batzuk momentuz ez dira inongo aldizkari zientifikoetan argitaratu” dio Gosak. Ezagupen honi irteera emateko, zientzia elkarteak gizartera hedatzeko liburu bilduma monografikoa sortu da. Honela, eta hainbat erakundeen kolaborazioarekin, tartean Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, bi espezieen liburuak jada editatu dira: “La rana ágil: el eco sordo de los robledales” eta “La rana pirenaica: una reliquia del Pirineo”.
Elizaldek bere aldetik “hizkuntza erraz eta ulergarrian idaztearen esfortzua” eta “Aranzadiren hamarkadetako ikerketa zientifikoa” gailendu ditu, honek “gizarteak inguruan duen ondarearekiko ezagutza lortu eta aldaketa klimatikoaren erronkaren aurrean burujabetasunez jokatzea ahalbideratzen baitu”. Ildo honetan, Nafarroako Gobernuak LIFE NADAPTA 2017-2025 europar proiektu aitzindaria martxan jarri du, lurraldea aldaketa honen aurrean estrategia diseinatuko duena.