Aranzadik eta Burdina Taldeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gure lurraldeko ondare kulturala babesteko
Astelehena, 2018eko uztailaren 2a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Urteetan zehar eta boluntarioen laguntzari esker, meatzaritzarekin eta nekazaritza eta abelzaintzarekin zerrikusia duten elementu ezberdinak berreskuratu dira.
Aranzadi eta Burdina Taldearen arteko harremana urteetakoa da baina azken 4 urteetan kolaborazio eta lan haremana estuagoa izan da. Esfortzu honi esker ikerketa eta berreskurapen lan handiak egin dira gotorleku militarretan (Atxular, Pagamendi) , burdinoletan (Olazar, Plazaola, Mustar), kobazuloetako aztarnategietan (Ulizar, Artolako borda) eta abar.
Entitate hauen arteko lan harremanak estutu eta sendotzeko lankidetza-hitzarmena sinatu da datzen urteetarako. Hitzarmen honek elkarteentzat helburu diren ondare kulturalaren babesa izango du helburu.