Argitaratu da Atxurra aztarnategiaren berrikuspena

Arkeologia

Asteartea, 2020eko urtarrilaren 7a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Atxurrako leizeko aztarnategia 1934-1934ean induskatu zuen J.M. Barandiaran Aierbek. Aztarnategiaren analisia eta interpretazioa eta sekuentzia estratigrafikoa baldintzatu egin dituzte aipatu dugun indusketa haren baldintzek, emaitzak berandu argitaratu izanak eta berreskuratutako material arkeologikoek jasandako gorabeherek. Duela gutxi, berrazterketa arkeologiko bat egin zaio aztarnategiari eta hortik sekuentziaren irakurketa berria atera da. Informazio berri horien harira, 1930eko hamarkadako indusketaren berrazterketa osoa egitea proposatzen dugu. Industria litikoaren, hezur- eta zeramika-industriaren eta makrofauna-hondakinen azterketatik abiatuta eztabaidatu dugu I Barandiaran Maestuk 1960ko hamarkadan proposatutako zatiketa estratigrafikoaren egokitasuna. Horren emaitza gisa, proposatu dugu okupazio Gravettiarra dagoela sekuentziaren oinarrian, Solutre aldirik ez, Behe Madeleine aldiaren presentzia, Goi Madeleine aldiarena ere bai, Azil aldirik ez eta Neolito-Kalkolitoaren presentzia ere bai.

PUBLIKAZIOAREN ESTEKA