Arrasateko Arizmendi ikastolako ikasleek Memoria Historikoa nola ikertu ikasi zuten

Antropologia / Egungo memoria historikoa

Asteartea, 2023eko martxoaren 14a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Martxoaren 13a eta 14a, Arrasateko Arizmendi ikastolako DBH 4-ko ikasleek, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariekin, Memoria Historikoa Orainalditik ikastaroa egin zuten. Horrela, ikasleek ere ikerlari izateko aukera izan zuten egun batez.

Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariek, dokumentazio historikoaren eta testigantzen bidez, horrelako ikerketa bat egiten irakatsi eta gidatu zuten.

Ikasleek, metodo zientifikoaz baliatuz, esku artean zuten pertsonaia historikoei frankistek eragindako errepresioa identifikatu eta haiei eragindako Giza Eskubideen urraketa larriak, Aranzadik prestatutako txosten batean bildu zituzten. Horren bidez, Zientzia Elkarteak Egia historikoa berreskuratzeko erabiltzen duen metodo zientifikoa zein gerran zehar zein diktadura frankistako lehen urteetan zehar frankistek gauzatutako Giza Eskubideen urraketa larriak ezagutzeko aukera paregabea izan zuten ikasleek.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Egia Historikoa berreskuratzeaz gain, horren ezagupena gizartean zabaltzea ezinbestekotzat du. Hare gehiago, gure etorkizuna eraikiko duten belaunaldi gazteenekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak duen Kultura-Eskola programaren baitan Elkarteak proposatutako Memoria Historikoa Orainalditik ikastaroa, beraz, ezinbestekoa da belaunaldi gazteenak gure iraganaren jabe egin, eta egia jakinda, Giza Eskubideen urraketa larririk existituko ez den etorkizun hobeago bat eraiki dezaten.