Arkeologia Jardunaldiak San Telmo Museoan

Arkeologia, Historiaurrea

Ostirala, 2022eko urtarrilaren 28a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Jardunaldi hauen helburua da gure lurraldean egiten diren ikerketa arkeologikoak argitara ateratzea, publiko guztiari zuzendutako hitzaldi edo mahai-inguruen bidez. Urtero San Telmo Museoan eskaintzen diren hitzaldiak, normalean oso harrera ona izaten dutenak.

Edizio honen gaia anitza da, Historiaurrera bidaiatuko dugu Nafarroako Koskobilo aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko, non duela milaka urteko errinozeroa, lehoia edo makakoa bezalako fauna-aztarnak aurkitu diren.

Hitzaldi hau EHUko Asier Gómez Olivencia eta Daniel Ruiz aztarnategiko zuzendariek aurkeztuko dute otsailaren 1ean, 19: 00etan.

Datorren egunean Aranzadi Zientzia Elkarteko bi arkeologo andaluziarrek Pico Reja, el triángulo de la muerte hitzaldia aurkeztuko dute. Espainian ireki den hobi handienari buruzko hitzaldia. Gaur egun, Gerra Zibilean errepresaliatutako pertsonen gorpuak lurpetik ateratzen ari dira. Hitzaldia Juan Manuel Guijok eta Jesus Romanek aurkeztuko dute, hobian bertan lan egiten duten bi arkeologo memorialistek, alegia.

Otsailaren 3an Bartzelonatik etorriko zaigu Egiptoko Museoko kontserbatzailea Tutankhamoni buruzko hitzaldi batekin. Izenburua: Tutankhamonen hilobia, arkeologo baten ametsa. Luis Manuel Gonzálvez egiptologoak aurkeztuko du Antzinako Egiptoko faraoiari buruzko hitzaldi interesgarri hau.

Eta jardunaldiei amaiera emateko, otsailaren 4an Kantabriako Unibertsitateko Pablo Ariasek eta Nafarroako Gobernuko Jesus Garciak Loizuko gizona erakutsiko dute. Duela 11.700 urte bizi izan zen gizon bat, Nafarroako Pirinioetako (Erroibar) kobazulo batean aurkitu zutena.

Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira San Telmo Museoko hitzaldi aretoan eta streaming bidez ere ikusi ahal izango dira museo bereko youtube kanalean.

ARKEOLOGIA JARDUNALDIEN PROGRAMAZIOA