Astronomiako Sailak ikastaro bat prestatu du Euskal Herriko Unibertsitateak ematen dituen EHUKultura Ikastaroen barruan

Astronomia

Osteguna, 2015eko irailaren 24a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ikasturtero ikastaro progama zabala eta era askotakoa eskaintzen da, lauhilabete bakoitzean hamabost proposamen inguru aurkezten direlarik.

Astronomiara hastapena

Ikastaro honetan zeruko objetuak identifikatzen ikasiko dugu, zale batek zerua behatzeko erabil ditzakeen tresnak deskubrituko ditugu eta gorpu astronomikoen propietateen inguruko sarrera bat aurkeztuko dugu. Helburua da zientzia kulturaren inguruko interesa piztea astronomiaren bidez. Eskola teorikoak izango dira, tresna informatikoez lagunduak. Bestalde, gaueko behatzeak egingo dira, osagarri gisa, teleskopioekin.

Aranzadi Zientzia Elkartea



    • Ordutegia: Astelehena eta ostegunetan 18:30 - 20:00

    • Egutegia: urriaren 5etik abenduaren 3ra

    • Ordu kopurua: 25 ordu
    • Prezioa: 60 euro

    • Kredituak: 2 Lizentziatura eta Diplomaturako ikasleentzat; 1 Graduko ikasleentzat.



INFORMAZIOA: Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.es