Eguzkia inoiz ikusi ez zenuen bezala

Astronomia / Efemeride astronomikoak, Behaketa astronomikoa

Astelehena, 2022eko urriaren 3a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 3 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak luxuzko gonbidatuekin ospatuko ditu bere Jardunaldi Astronomiko klasikoak.

Urriaren 3, 7 eta 10ean, Aranzadik 31 Astronomia Jardunaldiak hartuko ditu Zorroagako egoitzan. Jardunaldi horietan Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ere parte hartzen du.

Jardunaldiak Javier Rodríguez-Pacheco Martín, Alcalako Unibertsitateko Astronomia eta Astrofisikako katedradunak eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) Solar Orbiter espazio-misioaren Ikertzaile Nagusiak inauguratuko ditu aurten. Hizlari hau gaur egun, nazioarteko espazio-misio batean erantzukizun-maila hori lortu duen espainiar bakanetako bat da.

El sol como nunca lo habías visto hitzaldia aurkeztuko du Javierrek. Bertan historian zehar eguzkiaren behaketak izandako bilakaerari buruz hitz egingo da, gizakiak bere izarrari egin dituen behaketa zientifikoak izango dira hizpide.

Galileo Galileitik, lurreko behatoki handiek lortutako irudi eta filmetatik pasatuta, espazio-esplorazioak ekarri duen iraultzaraino, SOHO edo STEREO bezalako misioekin eta gaur egun Solar Orbiterrekin lortutakoak.

Aurreko edizioetan bezala, DIPCk ere parte hartzen du hitzaldi astronomiko hauetan. Kasu honetan, gure unibertsoaren alde ilunari eta mehatxuei buruzko bi hitzaldi aurkezten ditu.

Urriaren 7an Un viaje por el lado oscuro del universo hitzaldia aurkeztuko da.

Silvia Bonoli astrofisikariak aurkeztuko du hitzaldia eta Unibertsoko leku ilun eta ezezagunenetatik bidaia txiki bat egingo du.

Silvia Bonoli Astrofisika italiarra da, eta bere ikerketa lana zulo beltz supermasiboen azterketan zentratzen da batez ere. Bolognako unibertsitatean karrera eta Torontoko unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, Fisikako doktoretza lortu zuen Max Planck Institutuan (Astrofisika, Munich, Alemania). 2013an iritsi zen Espainiara, lehenengo ikertzaile gisa Aragoiko Cosmoko Fisikako Ikerketa Zentroan, eta, 2018tik, Ikerbasque research fellow gisa DIPCn.

Eta azkenik, jardunaldiak ixteko, urriaren 10ean DIPCko Naiara Barrado Izagirre astrofisikaria izango dugu eta ¡El cielo se nos cae encima! hitzaldia aurkeztuko du.

Zeruan, hodeiez, eguzkiaz, ilargiaz eta izarrez gain, gauza gehiago daude; planetak, asteroideak, kometak, Zer dira? Non daude? Mehatxu bat dira? Horiei guztiei buruz hitz egingo da, baina, zehazki, txikienei buruz, mehatxu izan daitezkeenei buruz eta gure buru, asteroide eta kometen gainera eror daitezkenak.

Naiara Barrado Izagirre Fisikan lizentziatua da 2005ean Zientzia eta Teknologia Fakultatean, eta doktore 2009an, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2016tik Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatua I Saileko irakasle agregatua da. UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzailea.

Hitzaldi guztiak Aranzadi Zientzia Elkartearen Zorroagako egoitzan izango dira arratsaldeko 19: 00etan. Sarrera librea eta doakoa da.