Astronomia Jardunaldietan atzo "Rosetta" misioa aurkeztu zuen Ignacio Tancok

Astronomia

Osteguna, 2015eko urriaren 15a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Atzo hitzaldi magistral batean Tancok misioaren ezaugarri orokorrak deskribatu zituen, zunda eta lurreratze moduluaren diseinuan murgildu eta bidaiaren maniobra garrantzitsuak aipatu zituen.

Gaurkoan Laurence O’Rourkeren eguna izango da, honek lurreratze ostean burutzen ari diren ikerketei buruz hitz egingo du, tartean perihelioan zehar lortu zen urreraketa azalduko du, non kometak gas eta hauts kopuru izugarria zuen isatsa sortu zuen.

BIDALI ZURE ARGAZKIA ESPAZIORA

Ekimen berezi bezala, aurtengoan Aranzadiko astronomoek marrazki tailerra antolatu dute, ESAren Cheops lehiaketaren barnean kokatzen dena. Lehiaketaren irabazleen marrazkiak Cheops teleskopioan inprimatuko dira eta ESAk espaziora bidaliko ditu. Parte hartu nahi duten umeek Aranzadin izena eman behar dute (943466142). Plaza mugatuak (25 ume). Tailer hau 8-14 urteko umeei zuzenduta dago.

Astronomia Jardunaldiak