Astronomia tailerrak umeentzat

Astronomia

Ostirala, 2018eko urtarrilaren 12a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Lehenengo tailerra, mikrometeoritoei buruzkoa, urtarrilaren 21ean, igandea, egingo da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Kultur etxean.

Zergatik desagertu ziren dinosauroak? Zer dira izar euriak? Zein da meteorito, meteoro eta meteoroideren arteko desberdintasuna? Non aurkitu ditzakegu mikrometeoritoak?

Tailer honetan guzti horretaz ikasiko dugu, mikrometeoritoak bilatu eta mikroskopio batekin identifikatuko ditugu.

Umeak eurak bakarrik parte har dezakete tailerrean, (adin gomendatua: 8-13 urte) eta nahi izanez gero, familian ere bai. Tailerraren prezioa 5 eurokoa da, eta plaza mugatuak dira.

Tailerrak hilero egingo dira, eta ez dute elkarrekin zerikusirik izango; beraz, bakoitzak bere gustukoak aukeratu ahal izango ditu. Hilabete honetakoa egindakoan, eta bertara joandakoen interesen arabera, hurrengo hilabeteetarako programa egingo da.

  • Eguna: Urtarrilak 21, igandea
  • Ordua: 18:00
  • Iraupena: 2 ordu
  • Adin gomendatua: 8-13 urte
  • Prezioa: 5€
  • Izen ematea: Kultur etxea. 943 71 46 88