Balear Irletako Gobernuko gardentasun, kultura eta kirolen sailburuak, EHUko DNA laborategien instalazioak bisitatu ditu
Ostirala, 2017eko martxoaren 17a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Balear irletako gobernuko gardentasun, kultura eta kirolen sailburua Ruth Mateu, EHUko DNA laborategien instalazioak bisitatu ditu Gasteizen, non gorpuzkin hauen identifikazioa burutzen den.
Azaroaren 2tik 20ra, Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek, Francisco Etxeberria buruan, Porreres hilerrian hainbat hobi komun deshobiratu zituen. 1936ko abuztutik, 1937 ko martxora Can Mir eta Bellver gartzeletan erail zituzten biktimen ehorzketa kolektiboak ziren hauek.
Guztira 9 hobi komun aurkitu eta, 5. hobia izan ezik, guztiak industu ziren. Orora 49 gorputz azaleratu ziren.
Behin analisi antropologikoa eta heriotzaren zergatia definitu zirenean, deshobiratutako 49 gorpuzkinen laginak hartu ziren, bai eta 5. hobitik atera gabe zeuden 3 gorpuzkinenak ere, analisi genetikoak abian jartzearren. Honekin batera, deshobiratze prozesua gertutik jarraitu zuten familiakoen 99 lagin bildu ziren konparaketa egiteko.
Momentuan Euskal Herriko Unibertsitateko DNA laborategian dihardute lagin hauen analasi genetikoa burutzen. Honela, frankismoaren errepresioa jasan zuten 49 pertsonen duintasuna berreskuratzea lortuko da.