Bederatzigarren planeta, espazioko lehen lorea eta unibertsoko leihoak

Astronomia

Asteartea, 2016eko urtarrilaren 26a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Gainera hilabete honetan bederatzigarren planetari buruzko teoria azalduko dugu, eta espazioan jaiotake lehen lorea ikusiko dugu ere bai. Horretaz gain, gure kideen astroargazkiak ikusi ahal izango dugu.


IKUSI BIDEOA


Astronomiako sailak Unibertsoko leihoak deitzen den erakusketa bat prestatu du ere bai Club Vasco de Camping elkartean (Prim Kalean). Bertan ikusgai egongo dira kideen astroargakiak eta bisitatu ahal izango da urtarrilaren 29tik apirilaren 8 arte. Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20:30ak arte.



Unibertsoko leihoak



Irudi astronomikoek zerua ikuskatzeko leiho ezezagunak irekitzen dizkigu, ulertezina den Unibertsoa ulergarriagoa egiten digu. Galaxia ahulen etan nebulosen izpiek urrutiko paisaiak dakarkigute, non gas eta hautsezko zurrunbiloetatik izarrak jaiotzen diren. Astroargazkilaritzaren gakoa gailuen handiagotze efektuari dagokiola uste dugu, baina motordun tresneria da benetan funtsezkoa, horrek laguntzen baitu luzapen hartaldiak burutzea, zeruko objektuen bidaia jarraitzeko hain zuzen ere.


Azkenik, prozesatze teknikek orain dela mila urte igorritako informazioa jasotzen lagunduko dute, turbulentzia atmosferikoa eta hirien argi kutsapenaren gainetik. Mikel Castander, Alberto Castrillo, Iñaki Lizaso eta Juan Carlos Martín, Aranzadi Zientzia Elkarteko astroargazkilariek, ibilbide bat aurkezten digute espazio eta denboran zehar. Gure eguzki Sistematik hasi, astroak hil eta jaiotzen diren nebulosa batean sartuko gara eta gure Esne Bidearen antza handia izan dezakeen galaxiaren bat ikusi ahal izango dugu.