"Bidali zure marrazkia espaziora" tailerrean parte hartu zuten hogei bat ume

Astronomia

Astelehena, 2015eko urriaren 19a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Lurra eta gure Eguzki Sisteman dauden planeta guztiak Eguzkiaren inguruan jira egiten dute. Orain dela urte gutxi arte Unibertsoan ezagutzen genituen planeta bakarrak ziren. Baina, duela gutxi eta aurrerapen teknologiko eta zientifikoei esker, konturatu gara askoz planeta gehiago daudela. Gure Eguzki Sistematik urrun miloika izar daude, batzuk gure Eguzkia baino disdiratsuagoak direnak eta beste batzuk gutxiago. Gaur egun horrelako 2.000 baino gehiago daudela dakigu eta expolaneta izenarekin ezagutzen ditugu.

CHEOPS teleskopioak gehiago aurkitu nahi ditu eta gure planetaren tamaina dituen beste planeta batzuk ikertzea du helburu nagusia. Misio hau Europar Espazio Agentziaren Cosmic Vision misioaren barruan dago eta 2017.urtean ateratzea aurreikusten da.

CHEOPS LEHIAKETA: Bidali zure marrazkia espaziora Aranzadiko astronomoen laguntzarekin.

Cheops proiektuaren talde zientifikoaren ekimen bati esker, 3.000 marrazki bidaliko dira CHEOPS teleskopioarekin batera. Marrazkiak formatu txiki batean jarriko dira teleskopioaren plaka batean. Lehengo larunbatean 20 ume parte hartu zutenAranzadiko astronomoek antolatu zuten tailerrean eta espaziora bidali nahi duten irudia marrazten egon ziren.