Butyriboletus appendiculatus

Herri izena

  • Euskeraz: Onddo hankazorrotza
  • Gazteleraz: Boleto apendiculado

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Butyriboletus
  • Espeziea: appendiculatus
  • Egilea: (Schaeff.) D. Arora & J.L. Frank 2014
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Basidioma: 8-16 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbila, ilupa fineko kutikula, arre gorrixka edo gaztaina kolore uniformekoa. Ertz gainezkatua eta inkurbatua.
Hodiak: ez oso luzeak, finak eta horiak. Poro finak, biribilak, hori biziak, ukitzean, urdintzen direnak.
Hanka: 6-18 x 1,5- 4 cm-koa, zilindrikotik loditura, estutua oinean, horia, behean arrea. Kolore bereko erretikulua du.
Mamia: sendoa, zuri horixka, urdinera biratzen da apur bat, arrosakara hankaren oinean. Hur zaporea eta intxaur freskoaren usaina.
Mikroskopia: Espora oliba-arreak piloan, fusiformeak, leunak, gutuladunak, 10-14 x 4-5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean, isolatua edo talde txikitan ateratzen da hostozabalen azpian, Fagus eta Quercusean gehien bat.
Jateko balioa: txapela jangarria da, hanka ez. Gordonik janez gero, toxikoa.

Argazkiak

Butyriboletus appendiculatus
Butyriboletus appendiculatus
Butyriboletus appendiculatus

Microscopiak / Mikrofitxak

Butyriboletus appendiculatus
Butyriboletus appendiculatus

Bilketen mapa